XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Paulo Iztueta: Arazoa ez da ikastola; nazional eta pribatuak dira ARLANTZ J. MOLLARRI.

Edozein bide hartzen delarik ere oso oso inportantea da, eta ikastolen historia erreibindikatiboak hala frogatzen du, gurasoen partaidetzari eustea, hau da, oinarri sozialari.

Hori galtzen bada galdua daukagu dena.

Honela mintzo dena Paulo Iztueta dugu, bai EIKE eta bai EEPAren alde nahiz kontra aritu zaiguna.

Bere proposamenak luzarora begira egindakoak dira.

Ikastolen auzi honetan kabida dutelakoan gaude.

ARGIA.- Ze kritika egiten diozu EIKE proiektuari? PAULO IZTUETA.- EIKEren arazoa batez ere ikusten dut, begira, lehendik ere pauso batzuk emanak ziren; lehen komenioak eta beste zenbait gauza ziren eta Euskal Gobernutik etorri den zenbait arau eta zenbait jokabide horren linean ikusten dut, beraz EIKE ez da lehenengo proiektu bat, baizik eta zenbait urratsen ondorio bat.

- Nolabait Euskal Gobernutik ikastolak instituzionalizatzeko urrats bat.

- Behar bada ez azkenekoa, baina ez eta ere aurrenengoa.

- Eusko Gobernuak bere esku hartu nahi du Ikastolen arazoa.

Bai, eta? P.I.- Zentzu horretan EIKEk fase berri bat ezagutzen du.

- Eusko Gobernuak bere historia du eta nolabaiteko agintea erakusten du, eta eskaintza konkretu bat egiten du.

- Eskaintza mugatu bat dudarik gabe.

- Alde batetik Eusko Gobernua bera mugatua delako botere aldetik eta Madrila begira, eta ondorioz mugatua ikastolari begira.

- Eta proiektu hori mugatua da bestalde bere antolakuntza aldetik hain zuzen ere bere eskaintza egiterakoan bere kondizioak eta baldintzak jartzen dituelako.

- Prozesoan ere faseak egon dira.

- Gobernuak aurrena aurreproiektu bat egin zuen, proiektua gero eta azkenik beste proiektu bat ere agertu da Ikastolen Federazioaren bidez.

- Proiektua oso hertsia zen ikastolako zuzendariak besterik ez zuelarik errepresentatibitatea e.a., baina geroko beste honekin reajuste bat etorri da pittin bat demokratikoagoa eginaz.

A.- Halaz eta guztiz ere mugatua da zure iritzirako.

P.I.- Mugatua da alde batetik, botere aldetik, eta bestetik ikastolaren kontrola oso zehatza delako.

- Bai, eskaintza sujestiboa da alderdi ekonomikoari erantzuten diolako, eta nik uste dut larrialdi ekonomikoan dauden ikastola askorentzako erantzun bat dela, nahiko erraza, baina ez inondik inora ikastolak behar duen erantzun praktiko eta funtzionala.

- Eta etorkizunerako... ez.

A.- Zergatik ez?.

P.I.- Bada lehenengo, Euskal Gobernuaren agintea murriztua delako eta oso erlatiboa.

- Euskal Gobernua aipatzerakoan, ipsofakto, Nafarroa kanpoan geratzen delako.

- Hain da inportantea hau ze ezin duela plan bat egin ikastolaren izenean.

A.- Iparraldea ere kanpoan geratuko litzateke...

P.I.-... Eta Iparraldea ere kanpoan geratzen da eta hor ere Euskal Herriaren zatiketa dator.

- Zatiketa ez da aurrera pauso bat baizik eta atzera pauso bat.

- Euskal Gobernuaren jaiotza bera da hankabakarra.

- Eta gero, daukan boterea mugatua da eta horregaitik bere ahalmenen neurrian agertzen den haur bat da proiektu hori, nolabait bere giroko ikastola batzuk babesteko.

- Zentzu horretan bai, pribilejiatzen du sektore bat baina ez sektore guztiak.

- Ez Euskal Herria.

- Helburua Euskal Herri osoa euskalduntzea baldin bada, murriztua dago, aipatu arrazoietaz aparte, ikastolen babeste horretatik biderik zabaltzen ez duelako euskal eskola publikoaren alde.